Zuntz optikoa

Abiadura handiko Internet konexioa eraman da Hernaniko hainbat auzoetara Udalaren, EHKOMen eta Izarkomen arteko elkarlanaren bidez hedatu den zuntz optikoko sareari esker.  Sarea, irekia, librea eta neutrala da, eta, beraz, edozein operadorek du hura erabiltzeko aukera. Sarearen bidez hiritarrek eta komertzioek modua dute Internet konexioa jasotzeko.

Proiektu honen helburua hernaniarrei gaur egun oinarrizko eskubide den banda zabaleko Internet konexioa bermatzea da. Eskubide hori bermatzeaz gain, telekomunikazioen sektorea kontrolatzen duten enpresa multinazionalen menpekotasuna murrizteko xedea ere du proiektuak, telekomunikazioetako burujabetzaren bidean beste urrats bat eginda. Horrela, Hernaniko herria da erabilgarri dagoen sare berri horren jabea.