“Jardunaldi hori egiteko hirugarren saiakera da”, esan du Xabier Lertxundi alkateak. 2020An egiteko asmoa egon zen eta, pandemiaren eraginez, bertan behera gelditu zen. Bigarrenean ere kale, aforoan eta mugikortasunean ezarritako murrizketak direla eta.
Beterri-Buruntza eskualdean zaintza arloaren egoeraren azterketa bat dute jardunaldi hauek abiapuntua. “Duela lau bat urte egin zen azterketa hori eta diagnostiko horren gaineko hausnarketa egin eta eztabaida sortzea zen asmoa”, azaldu du Lertxundik. Pandemiaren ondorioz, gainera, “zaintzak ikusgarritasuna lortu du jendartean. Erakunde publikoen aldetik ere garrantzi gehiago eman zaio arlo horri”.
Diagnostiko hartan zaintza berrantolatzeko premia zegoela ikusi zen, zaintza-krisi batean gaudela antzeman zen. Besteak beste, honako ondorio hauek atera ziren lan horretatik: lanak gutxietsita daudela, arlo erabat feminizatua eta merkantilizatua dela. “Lan-baldintzak hobetzea eta zaintzaren antolaketa eta ardura banaketa aldatzea guztion ardura dela ondorioztatu zen diagnostiko horretan”, gogorarazi du Jone Arrazola Berdintasun teknikariak. Haren esanetan, “Hernanin antolatu dugun jardunaldiaren xedea zen horren inguruan eztabaidatzea eta hausnartzea”.
OSTIRALA 1
17:00 Harrera
17:30 Zaintza lanak. Zertaz ari gara? Naia Torrealdai (Euskal Herriko BIlgune Feminista)
18:30 Zaintza lanen demokratizaziorantz: Beterri-Buruntzako zaintza erregimenaren diagnostikoa eta ekintzarako proposamena 2020 lanaren aurkezpena. Emagin
19:15 Zertan aurreratu dugu? Maitelan, Auzozaintza, Tratu Onen Herria
LARUNBATA 2
10:00 Mahai-ingurua: Ana De Palau i Rovira (Radars proiektua). Roser Casanovas (Colec·tiu Punt6). Liz Quintana eta Txefi Roco (Trabajadoras No Domesticas). Maider Azurmendi (Matia Fundazioa).
12:30 Eztabaida. Zer aldatu nahi dugu Hernanin? Zeinen artean egin behar dugu hori? Nola? Galderei erantzungo diogu elkarrekin.