Etxebizitza eskubidea bizitza duin baterako ezinbesteko baldintza da gaur egun. Aterpe ziur bat izateak (edo ez izateak) pertsonaren eremu denak baldintzatzen ditu: harreman sozial eta lan harremanak edota oreka fisiko eta emozionala. Garrantzitsua da arazoari irtenbide orokor bat ematea, nahiz eta jakitun garen nolako zailtasunak jartzen dituen sistemak horretarako. Kontuak kontu, eta zailtasunak zailtasun, gai horri heldu beharra dago, eta Hernani Burujabek ere erabateko borondatea dauka horretarako. Bide horretan, Etxebizitzaren bulego publiko-komunitarioa martxan jartzea da asmoa.