Pribatutasun politika honek webgune honetako datu pertsonalen tratamenduen inguruan informazioa eskaintzea eta interesdunei asistentzia emateko eskubideak deskribatzea du helburu, 2016ko apirilaren 27 ko 679/2016 (EB) Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko araua eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko, abenduaren 5eko, 2018/3 Lege Organikoarekin bat.
Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren Arduraduna?
Hernaniko Udala – IFZ: P2004300F
Helbidea: Gudarien Plaza 1, 20120 Hernani, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 337 000
Zer helbururekin jasotzen ditugu zure datuak?
Hernaniko Udalak datu hauek bidalketa informatiboak egiteko erabiliko ditu.
Zenbat denboraz gordeko dira datuak?
Zure datuak horiek kentzea agintzen ez duzun bitartean Hernaniko Udalaren fitxategian gordeko dira.
Zerk legitimatzen gaitu zure datuak erabiltzera?
Hernaniko Udalaren www.hernaniburujabe.eus webgunearen bidez jasotako datuen tratamendua egiteko oinarri legala honako hau da:
- a. Izena ematerakoan eman diguzun berariazko baimena.
Nori utziko zaizkio zure datuak?
Hernaniko Udalak datu hauek ez ditu hirugarrenen esku utziko.
Zeintzuk dira zure eskubideak zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?
Datu-emaileak honako eskubideak burutu ahal izango ditu emandako datuen gainean:
Sarbide eskubidea: Datu-emaileak Hernaniko Udalari emandako datuak eskatu ahal izango dizkio, bere datu pertsonalen tratamendua egiten ari den edo ez baieztatzeko.
Zuzenketarako eskubidea: Datu-emaileak bere datu pertsonalen zuzenketa egiteko eskatu ahal izango dio Hernaniko Udalari, berauek zuzenak ez badira edo behar bezala osatuak ez badaude.
Ezabatze eskubidea: Datu-emaileak Hernaniko Udalari bere datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango dio, besteak beste, datu horiek jaso ziren helbururako jadanik beharrezkoak ez badira.
Aurkaritza-eskubidea: Datu-emailea Hernaniko Udalari bere datu pertsonalen tratamendua egitearen kontra agertu daiteke. Kasu horretan Hernaniko Udalak soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.
Tratamendua mugatzearen eskubidea: Datu-emaileak Hernaniko Udalari eskatu ahal izango dio behin-behinean eta erabilera zehatzetarako ez erabiltzeko bere datu pertsonalak. Kasu horretan Hernaniko Udalak soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.
Eramateko eskubidea: Datu-emaileak Hernaniko Udalari bere datuak erraz eskuragarriak diren formatu egituratu batean emateko eskatu ahal izango dio. Era berean bere datuak beste arduradun bati emateko ere eskatu ahal izango dio.
Baimena ematea ezeztatzeko eskubidea: Datu pertsonalak berariazko baimena emanez lortu badira, datu-emaileak baimen hori ezeztatzeko eskubidea izango du edozein unetan.
Erreklamazioak aurkezteko eskubidea: Datu-emaileak Datuen Babesteko Euskal Bulegoan aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du, bereziki bere eskubideen egikaritza ez dela egokia izan uste badu. Helbidea: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 71-3. solairua, 01008 Gasteiz.
Aipatutako edozein eskubide egikaritzeko, datu-emailea dbd@hernani.eus helbide elektronikora zuzendu daiteke, bere NAN-aren kopia aurkeztuz, nortasuna egiaztatu ahal izateko.