Auzozaintza

Zer da? Hernanin zaintza komunitarioak sustatzeko programa publikoa da.

Helburua? 65 urtetik gorako adinekoen bizi-kalitatea hobetzea da helburua, bakardade edo
bakardade arriskuan dauden pertsonekin lan eginez. Gune komunitarioetan parte hartuz,
bizilagunen artean harreman-sareak sustatzen ditugu. Halaber, egoera zaurgarrian dauden
zaintzaileen lan baldintzak duintzeko helburuz, adineko pertsonen bidelagun diren Maitelan
kooperatibako langileekin ibilbide soziolaborala martxan da, eurak formatzeko eta
euskalduntzeko formakuntza ezberdinak martxan jarriz.

Nun gaude? Programa pixkanaka hedatzen ari da, eta momentuz honako auzoetan gaude:
Etxeberri, Antziola, Sagastialde, Florida, Elizatxo, Zikuñaga, Karabel, Kaxko eta erdigunean.
Poliki-poliki Hernani osora hedatuko gara.
Norekin? Hernani Burujaberen baitan sortutako eta zerbitzu sozialetan kokatuta dagoen
proiektua da. Eragile ezberdinekin elkarlanean gaude, hala nola, Osasun zerbitzuak, udaleko
zerbitzuak, eta auzoetako eragileak.

Nola? Harreman komunitarioak sustatzen dira, adinekoek beren egunerokotasunetik eta
hurbiltasunetik auzoan bertan parte hartu ahal izan dezaten. Pertsonaren eguneroko kezka eta
beharren arabera, banakako edo taldeko esku hartzea egiten dugu. Hori dela eta, banakako
zein taldeko espazioak daude Auzozaintza dagoen auzoetan. Honako auzoetan daude talde
espazioak: Etxeberri, Antziola, Elizatxo, Zikuñaga eta Karabel.

Nola lagundu? Auzozainak auzokideen zaintzan bereziki sentsibilizatuak dauden auzotarrak
dira. Euren papera adinekoen eta auzoaren arteko zubia izatea da. Herritar hauei
akonpainamendua eta formakuntza eskaintzen diegu.

Nola jarri harremanetan?
– Zerbitzu sozialak:
943557854
zerbitzusozialak@hernani.eus
– Auzozaintzako emaila:
auzozaintza@hernani.eus