Eraldaketa Gunea eta Sukalde Zentrala

Eskaintza gastronomiko zabal baten bidez, bertako elikagaiak Gipuzkoako etxe, enpresa edota jantokietako mahaietan geroz eta presenteago egotea du xede proiektuak. Horretarako, lurraldeko ekoizleen eskutik egiten dugu lan. Gainera, gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzen da.

Helburu nagusia herriko 1go sektoreko balio-katea dinamizatzea eta artikulatzea da, tokiko ekoizpenari balio-erantsia emanez eta honen merkaturatze gaitasuna handituz. Eraldaketa gunea eta sukalde zentrala Bertatik laneratze eta gizarteratze enpresak kudeatzen du, eta modu honetan, bazterkeria egoeran dauden pertsonak laneratzea eta gizarteratzea lortzen du proiektuak.

Elikagaien eraldaketa

Tokiko nekazari nahiz abeltzainek ekoiztutako lehengaiak (barazkiak, haragia, esnea…) eraldatu eta balio erantsi handiagoko elikagai bilakatzen ditra.

Sukaldeen eta jantokien kudeaketa

Sukaldea edota jantokia duten erakunde eta enpresei zuzendutako zerbitzua da. Bezeroaren behar eta nahien arabera, sukalde eta jantoki zerbitzu integrala eskaintzen da, eguneroko menu osasuntsuen diseinutik hasita, menua zerbitzatzeraino.

Proiektua 2023ko irailean jarri zen martxan eta hilabete gutxitan Hernaniko behiak, txekorrak eta barazkiak kozinatu eta eraldatu dira bertan. 6 laneratze eta gizarteratze  lanpostu berri ere sortu dira.