Energia burujabetzaren bidez, helburua da sektorearen ahalik eta eremu gehien eredu publiko, komunitario eta kooperatiboaren bidez antolatzea. Azken finean, herritarren bizi kalitaterako oinarrizkoa den energia jasotzeko eskubidea bermatu, pobrezia energetikoari aurre egin eta trantsizio energetiko eta ekologiko justu bat bideratzea da xedea.
Bide horretan, Hernani Burujaberen aterkipean, Enherkom energia berriztagarrien komunitatea martxan jarri dute herritarrek Hernanin. Berrehundik gora bazkide ditu Enherkomek une honetan, eta hiru funtzio nagusi betetzen ditu: batetik, energia berriztagarrien instalazio partekatuak sortu eta sare bat osatzeko lanean ari da; bestetik, energiaren aholkularitzarako bulego bat martxan du, herritarrek eta enpresek alor honetan dituzten zalantzei eta galderei erantzuteko, beti ere eraginkortasun energetikoa hobetu eta energia kontsumoa murrizteko xedearekin. Azkenik, pobrezia energetikoari aurre egiteko helburua du, sektorerik zaurgarrienak identifikatu eta laguntzea.
Kapital enpresa handien ereduarekin alderatuta, pertsona bakoitzak boto bat izatearen printzipioak arautzen du eredu kooperatibo bat martxan du Enherkomek eta horrek aukera ematen du kooperatibako kideek kontsumitzen duten energiaren kontrola beren esku egotea. Interes espekulatibo eta finantzarioen ordez, herriaren nagusitasuna babesten du Enherkomek. Onura ekonomiko guztia energia komunitateko kideen energia kostuak murriztera eta ingurumenaren errespetuan oinarritutako garapen sozialera bideratuta dago.
Interesa edukiz gero, idatzi eta informazioa helaraziko dizugu: info@enherkom.eus
Energiaren aholkularitzarako bulegoa irekita dago Burujabetzen Etxean. Astelehenetik ostegunera 16:00etatik 18:00etatara eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara. Bulegoko ordutegi berarekin telefono zenbaki hau aktibatuta egongo da: 722711887.
Parke eolikoak Hernanin? Mahaingurua
Hernaniko lurretan eraiki nahi dituzten parke eolikoak ez dira onargarriak. Horrela ez.
Enherkomek tentuz ibiltzeko gomendatu du iruzur deiak direla eta
Eragileak
Adierazleak
HERRITAR BAZKIDE
INSTALATUTAKO KW KOPURUA
LANPOSTU BERRI