Tokiko ekonomia eta merkataritza burujabe horrek monetan eduki behar du bidea egiteko makulu, eta horregatik, moneta propioaren aldeko apustua egin du Hernani Burujabek. Kasu honetan, Ekhi moneta martxan jarri du, ahalik eta hedadura handiena izan dezan. Ekhiren bidez, ordainketa sare propio baten jabe dira hernaniarrak eta bat egitea erabakitzen duten ehun ekonomiko eta komertzialeko eragileak.

Orain arte 1.300 hernaniar inguruk erabiltzen dute Ekhi moneta, ehun bat establezimendutan. Ekhi monetaren bidezko trantsakzioak Interneteko aplikazioen bidez egiten dira. Horretarako, erabiltzaileek Ekhilur kooperatiban bazkidetu egin behar dute, eta, modu horretan, hobariak lortzen dituzte sareko kide diren merkataritza establezimenduetan erosketak egiten dituztenean. Udalak, enpresek eta herritarrek beraien egunerokoan erabiliko duten ordainketa sistema da, eta bidea ematen du Hernanin sortzen den aberastasuna herritar guztien artean partekatzeko, eta egitura ekonomikoaren gaineko kontrola berreskuratzeko. Halaber, herrian sortzen den aberastasuna herrian bertan geratzea lortzen du, herrian hasten den zikloan herrian bertan bukatuz.

Ekhilur kooperatiban bazkidetzeko 10 euroko hasierako ekarpena egin behar da eta gero hilean 1,95 euroko mantenu kuota ordaindu. Ekhilur kooperatibako kide direnek establezimenduen hobariak zuzenean jasotzeaz gain, “Hernaniko ekonomia indartzen laguntzeko erabakietan parte hartu” dezakete.

Informazio gehiago, Ekhilurren bertan (722 700 987).

Adierazleak

1

ERABILTZAILE

1M€

SALMENTA EKHI-TAN

1

LANPOSTU BERRI

Multimedia