Hernaniko Elikadura Sistema Iraunkor eta Burujabea

Hernanin elikadura sektorearen katean diharduten eragileen arteko elkarlanari esker Elikadura Sistema Iraunkor eta Burujabea martxan jarri da: Nekazari eta Abeltzainek HENASE elkartea osatu dute; ekoizle berrien formakuntzarako nekazaritza eskola sortu da; Bertatik laneratze enpresak Eraldaketa Zentroa eta Sukalde Zentrala jarri du martxan tokiko produktuak eraldatu eta kozinatzeko; Herrilur kontsumo elkarteak tokiko produktuak modu zuzenean saltzen ditu; eta Berriak merkatarien elkarteak Hernaniko produktuak merkaturatzeko konpromezua hartu du.

Helburua da Hernaniarrek kontsumitzen duten elikagaietatik gero eta gehiago Hernanin ekoiztu, eraldatu eta saldua izatea 1go sektorea biziberritu, ekoizle kopurua handitu, landa paisaia berreskuratu eta Hernanin abiatu den Trantsizio Ekosozialerako prozesuan aletxoa jartzeko.

2021ean martxan jarri zen Hernaniko Elikadura Sistema Iraunkor eta Burujabea eta ordutik 140 pertsona baino gehiago egin dira Herrilurren bazkide; 6 pertsona formatu dira abeltzaintza eta nekazaritzan eta horietako 4 hasi dira lanean sektorean (bi pertsonek ere lan baimena lortu dute prozesuaren baitan). Sei lanpostu berri sortu dira Sukalde Zentralean, horietatik 3 laneratze postuak izanda, eta Hernaniko 7 behi eta 3.000kg baino gehiago barazki eraldatu dira 2023ko irailetik 2024ko martxora bitartean. Hurrengo erronka da sektoreko eragileek osatutako marka komertziala sortzea da zeinak produktua tokikoa, garaikoa eta laneratze eta gizarteratze balioen baitan ekoiztutakoa dela bermatuko duen.

Hernaniko Elikadura Sisteman parte hartzeko modu ezberdinak daude: ekoizlea bazara HENASEn parte hartuz, eta kontsumitzailea bazara Herrilurren bazkide eginez eta bertako produktuak kontsumituz.