Zaintzen krisi bat bizi duen gizartea garela ulertuta, zaintzen demokratizaziorako estrategia abiatu da, tokiko zaintza sistema publiko komunitarioan ardaztuta. Haren helburua da zaintzarako eskubide unibertsala bermatzea eta zaintza lanen banaketa justu bat egitea, zaintzaileen aitortza eta haien lanaren duintzea lortzeko.
Bide horretan sortu da Auzozaintza, bakardade egoeran diren adineko pertsonei zuzendutako akonpainamendu programa. Adineko pertsonak, zainduta egoteaz gain, bizitza modu autonomoan egitea bilatzen du sare horrek, bizi diren komunitatean lotura gal ez dezaten laguntzeko. Elkarbizitza, zahartzaro aktiboa eta birgizarteratzea sustatzen ditu programa horrek, pertsona horien harreman afektiboei zein harreman sareei arreta berezia jarriz. Halaber, egoera zaurgarrian dauden zaintzaileen lan baldintzak duintzeko helburuz, adineko pertsonen bidelagun izateko hitzarmena sinatu da Maitelan zaintza kooperatibarekin, laneratzeko eta euskalduntzeko formakuntzak eskainiz lanaldiaren barruan.
Zaintzaren inguruko hausnarketa sustatu eta sektore honetako estrategia gidatzeko, talde herritar bat ere martxan jarri da. Gogoetarako talde bat izatetik, ekintzak antolatzera igaro da taldea, eta, besteak beste, zaintza eguna antolatzeko ardura hartu du. Auzozaintzako zaintzaileen eta zaintza taldeko kideen bideak elkar lotzeko urratsak egiten ari da Hernani Burujabe.
Auzozaintzaren emaitza onak ikusita, programa auzo gehiagotara zabaltzeko bidean dago
Auzoetan ekintza gehiago egiteko oinarria jarri dute Eltzekadek
Auzozaintza egitasmoan parte hartzen dutenen osasuna nabarmen hobetu dela frogatu du EHUko ikertzaile talde batek
Eragileak
Adierazleak
PERTSONA AKONPAINATUAK
BIDELAGUN
LANPOSTU BERRI