Bizi garen munduan gero eta garrantzi handiagoa dute telekomunikazioek, eta, hein handi batean, herritarren bizitzan erdigunean jartzen ari da gero eta gehiago arlo hau. Ildo horretan, sektore horretan herritarren burujabetza sustatzea ere ezinbestekoa da.

Euskal Herriko telekomunikazioetako operadore publiko komunitario bat (EHKOM) azpiegiturak hedatzeko lanean ari da, udalarekin eskuz esku, telekomunikazio burujabetzearen bidean.

Lehenik eta behin, helburua jarri dio bere buruari arrakala digitala gainditzea, hau da, Internet konexio txarra duten auzo edo eremuak (Hernaniren kasuan, alde zaharra eta landa eremua) konexio egokia izan dezaten baliabideez hornitzea. Azpiegitura horiek finantzatzeko inbertsio publikoak (udalarenak) edo publiko-komunitarioak (EHKOMenak) erabiltzen ari dira. Modu horretan zabaltzen ari da zuntz optikoa alde zaharrean, eta irrati bidezko azpiegiturak hainbat auzotan, Santa Barbarako antena erabiliz. Azpiegitura horien jabetza publiko edo publiko-komunitarioa izanik ere, edozein operadorek erabili ahal izango ditu

Gai honen inguruan interesa, parte hartzeko gogoa edo edozein zalantza baduzu, info@ehkom.eus helbidera idatzi ezazu.

Eragileak

Adierazleak

1

ERABILTZAILE

1

DIRULAGUNTZA EMANDA

1

SENTSIBILIZAZIO KANPAINA